Bergara-Elgeta autobusen ordutegi berria

Larraitz Zeberio Lekuona 2007ko urtarrilaren 4a

Hilaren 8tik aurrera, Bergara eta Elgetaren arteko lotura egiten duen autobus zerbitzuak izango dituen ordutegi aldaketak eman ditu jakitera Elgetako Udalak. Txartelak 1,05 euro balioko ditu. Bonoarekin, 0,95 euro. Bonoak jaso nahi izanez gero udaletxera jo behar da.

Lan egunetan, astelehenetik barikura, egingo dute Bergara eta Elgetaren arteko lotura autobusok.

Goiz parteko zerbitzuan ez da aldaketarik izango.

Elgetatik Bergarara jaisteko bi aukera izango dira: 7:40ean eta 11:45ean. Bergaratik Elgetara igotzeko aldiz, bakarra: 11:30ean.

Aldaketak eguerdiko autobus zerbitzuan izango dira. Bergara-Elgeta zerbitzua 14:30ean izango da, eta ez 14:40ean orain arte bezala.
Elgetatik Bergarara igotzeko, aldiz, 14:45ean hartu beharko duzue autobusa eta ez 14:55ean orain arte moduan.

Gogoratu hiru geltoki dituela autobusak Bergaran: Ibargarai, Santa Marina eta Eskolak.


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak