Bi ordu inguruko bilera izango da, Berdintasun plana diseinatzeko herrian egingo den hirugarrena. "Plana osatuko duten ekintzak proposatu eta lehenetsiko dira", aurreratu du Elhuyar Aholkularitza zerbitzuko Ainara Ibañezek. "Diseinu-faseko azken bilera izanik, berdintasun planaren oinarriak finkatuko dira bertan".
Deia herritarrei
Plan horretarako herritar guztien esku-hartzea bilatzen dute bultzatzaileek. Gaiaren inguruko hausnarketa bultzatzea, eta gizon eta emakumeen arteko aukera-berdintasuna hurbilduko duen ekintza-plan bat eratzea dute helburu. Interesatuek 18:00etan dute hitzordua udaletxean.