Berakatz-zopa hasieran, erromeria Santixauen amaieran

Maider Arregi 2010eko uztailaren 26a

Elgeta eta Bergara artean dagoen Goimendi auzoan, Santixau jaiak ospatu dituzte aste bukaeran. Zapatu iluntzeko afari herrikoia, berakatz-zoparekin hasi zuten. Adin guztietako auzotarrak batu ziren. Urdaiazpikoa ere zozketatu zuten. Jarraian zenbaki saritua:

Domekan ere izan zen festarako aukera. Bertsolariak, haurrentzako jolasak, herri kirolak eta bilo txapelketa izan ziren Santiago bezperan. Festari bukaera emateko, erromeria egin uzten domeka iluntzean gaueko ordu txikira arte.

Urdaiazpiko zozketa

0462 zenbakia atera zen urdaiazpiko zozketan. (Ordezko zenbakia 6082)

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak