Elgetako baserritarren batzordeak erabaki zuen urtero baserrietako bide bateko bazterrak auzolanian garbitzea. Aurten Beizu-Azulako bidekoa garbitzea erabaki zen. Udalak jarriko du tresneria, baina lana egiteko bidearen erabiltzaileen laguntza beharrezkoa izango dela esan dute. Bakoitzak bere erremintak ekartzeko eskaera ere egin du Udalak. Hamarretakoa Udalaren kontura izango da.