Iglu berdera zer bota dezakegun eta zer ez azaltzeko jokoak ekarri zituzten bi dinamizatzailek barikuan Herriko plazara. Fluoreszenteak, bonbillak, kristalezko edalontziak eta platerak, tapoiak eta tapak ezin dira edukiontzi horretara bota. "Gure karpara hurbildu diren elgetarren zalantza handienak produktu horiekin lotuta daude", esan zuen karpako dinamizatzaile batek. "Argibideak eman dizkiegu, baita zer bota daiteken eta zer ez azaltzen duen esku-orria ere".