Begirale bat behar du Udalak gazteleku zerbitzuarendako

Larraitz Zeberio Lekuona 2007ko abenduaren 4a

Gurasoekin bilera egin ostean pertsona bat kontratatzea erabaki du Udalak.

Azaroaren 28an deitu zituen Udalak bilera batera 12-16 urte bitarteko umeen gurasoak. Gazteleku zerbitzua martxan jartzea da Udalaren asmoa, baina arazoak ditu. Enpresa bakarra agertu da zerbitzu hori eskaintzeko prest eta urte osoko plangintza egitea beste aukerarik ez du ematen. Hileko 3.000 euro eskatzen ditu.


Izenematea hilaren 12ra arte
Gurasoen iritzia jaso ostean Gazteleku zerbitzua martxan jartzeko Udalak begirale bat kontratatzea erabaki du. Interesatuek udaletxean eman behar dute izena hilaren 12ra bitartean. 18 urtetik gorakoa izatea, euskaraz jakitea eta alor horretako ikasketak eginda izatea edo egiten aritzea eskatzen dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak