Bederatzi kirol jarduera ikasturte berrirako

Larraitz Zeberio Lekuona 2010ko ira. 10a, 14:08
Urrian hasiko dira saioak eta lehenengo bi asteak doan izango dira proba egin nahi dutenendako. Ainhoa Callejak eta David Fernandezek gidatuko dituzte 2010-2011 ikasturtean saio gehienak.

Forman egoteko jarduera fisikoren bat egitea nahi duten elgetarrendako gertu dago ikasturte berrirako udal programa. Urrian hasiko dira saioak eta lehenengo hamabostaldian jarduera ezberdinak doan ezagutzeko aukera izango dute interesatuek. Iazko prezio berdinak mantentzeko erabakia hartu du Udalak eta langabetuei %10eko deskontua egingo zaie.
     Iaz moduan Goiena Sport enpresarekin elkarlanean antolatu du Udalak kirol eskaintza. "Planteamendua zen adin tarte guztiendako eskaintza egitea eta eskaera hori asetzen saiatu gara", adierazi du Goiena Sport enpresako kide Bixen Calzonek.

Izenematea zabalik

Hasiera batean iaz izandako eskaera kontuan hartuta spinning saioetarako hiru talde osatzeko aukera emango dute aurten. "6-8 urte bitarteko umeendako jolas saioetan koordinazioa, eta oreka moduko gauzak landuko ditugu", azaldu du Calzonek. "Kirol hastapena da, kirol espezializatu batera jo nahi duen umearendako aproposa". Goiena Sport enpresaren kudeaketatik kanpo gelditzen den psikomotrizitate ikastaroa bi urteko umeei zabaltzen zaie aurten, eta nagusiek tai txi zein yoga egiteko aukera ere izango dute. Izena emateko udaletxera jo behar dute interesatuek edo kirolak@elgeta.net helbidera zuzendu behar dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak