Beatriz Zabalondo EIZIEko lehendakari

Irati Agirreazaldegi 2007ko ots. 18a, 18:44
Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak lehendakari berria du zapatuaz geroztik: Beatriz Zabalondo elgetarra.

Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak (EIZIE) parte-hartze handiarekin egin zuen zapatuan urteko batzar nagusia. Bertan, aho batez izendatu zuten elkarteko lehendakari posturako Beatriz Zabalondo elgetarra. Orain arte lehendakari orde izan denak, Joseba Osa lehendakariaren kargua hartuko du.

Itzultzaile lanetan jarduteaz gain, Huhezi fakultateko irakasle ere bada Zabalondo.

Bileran erabaki zuten, orain arte literaturaren inguruko proiektuei garrantzia eman bazaie ere, itzultzaileen lan baldintzei buruzko alorra gehiago lantzea aurrerantzean.

EIZIEk era berean Itzulbaita proiektuari bultzada emateko konpromisoa ere hartu du. Proiektuaren baitan lan espezializatuak jorratuko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak