Batzar Nagusietako autobusa Elgetan izango da eguaztenean eta eguenean

Larraitz Zeberio Lekuona 2009ko mar. 30a, 21:04
Gipuzkoako Batzar Nagusien jarduna eta funtzionamendua azalduko dute bideo laburren bitartez.

Gipuzkoako Batzar Nagusiek Gipuzkoa oinarri, Gipuzkoa helburu kanpaina ibiltaria abiarazi dute herririk herri. Autobus ibiltaria eguaztenean, apirilaren 1ean, helduko da Elgetara eta bi egun egingo ditu herrian.

Bideo laburrak

Gipuzkoako Batzar Nagusien jarduna eta funtzionamendua azalduko dute bideo laburren bitartez. Autobusak telebista pantaila handia eta 12 ordenagailu izango ditu. Horietan, bisitariek, hainbat jarduera ludikoren bidez, Foru Kamara ezagutu ahalko dute barrutik. Autobusaren ordutegia honakoa izango da: 09:30-14:00 eta 16:00-19:30.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak