Baserritarrek irailaren 7ra arteko epea dute egin beharreko lanak udaletxean aurkezteko

Larraitz Zeberio Lekuona 2009ko uztailaren 30a

Udalak aurten ere hainbat proiektu aurkeztuko ditu Mendi Nekazaritzara bertatik dirulaguntzak lortzeko. Baserritarrek irailaren 7ra arte epea dute euren proposamenak egiteko.

Aurreko urteetan dirulaguntzak jaso dituzten bi proiektu dira.Arraozko bidea eta Azurtzako ur depositoa bi adibide dira. Biak eskuratu dituzte dirulaguntzak Mendi Nekazaritzatik.

    Laster zabalduko da atzera ere erakunde horretara proiektuak aurkezteko epea eta Udalak Elgetako baserritarren lehentasunak zeintzuk diren jakin gura du. Hala, irailaren 7ra arteko epea dute udaletxean proposamenak egiteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak