'Barne-barnetik Elgeta' ikus-entzunezkoak Elgetaren kokapena, historia eta egungo aisialdi eskaintza biltzen ditu

Larraitz Zeberio Lekuona 2008ko ots. 8a, 17:53
Eguenean, hilak 7, egin zuen Udalak aurkezpen ekitaldia eta Espaloiko pantaila handia eman zuten 25 minutu irauten duen ikus-entzunezkoa. Salgai dago bost eurotan.

Eskuragarri dago Galdare enpresak Elgetako Udalarendako egindako Barne-barnetik Elgeta ikus-entzunezkoa. Eguenean, hilaren 7an, egin zuten aurkezpen ekitaldia Espaloian. Kafe antzokiko pantaila handia eman zuten 25 minutu irauten duen ikus-entzunezkoa.

    Bertan izan ziren, besteak beste, turismo zinegotzi Edurne Alberdi eta Galdare enpresako ordezkari Alberto Urigoitia. "Elgeta herri txikia izanik kultura eskaintza handia dauka", esan zuen Galdareko Alberto Urigoitiak. "Gipuzkoa osoan beste 30 udalerriren gaineko ikus-entzunezkoak egin ditugu eta izugarria da hemen dagoen mugimendua".

Turismo promoziorako
Herritarrek eskuragarri dute ikus-entzunezkoa bost eurotan. "Mila ale atera ditugu eta Ana Mariren dendan zein Espaloian daude salgai", adierazi du turismo zinegotzi Edurne Alberdik. "Lana turismo promoziorako ere erabiliko dugu".

    Galdare enpresak turismo promoziorako produktuetan espezializatuta dago. "FITUR azokan izan gara eta Euskal Herriko hainbat herriren DVDak erakutsi ditugu bertan. Interneten dugun telebistan ere, travel telebistan, zintzilikatuta daude bideo horiek. Laster jarriko dugu Elgetakoa ere", azaldu du Urigoitiak. Ikus-entzunezkoak Elgetaren kokapena, historia eta herriak egun eskaintzen duen aisi proposamenak jasotzen ditu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak