Oiartzunen egin zuten hamarretakoa, Hondarribiako Ardora jatetxean bazkaldu zuten, eta arratsaldean pare bat ordu egin zituzten Zarautzen pasioan.
Eguraldia lagun zutela irten ziren Elgetatik Xalbadorpe elkarteko 60 lagun. Autobusa antolatu zuten eta bete egin zuten, gainera. Lehenengo geldialdia Oiartzunen egin zuten hamarretakoa egiteko. Jarraian, Hondarribiako Guadalupe santutegi ingurua bisitatu zuten. Hondarribia jaietan zen eta herrian bakoitzak bere aldetik bere paseotxoa eginda kiroldegiko Ardora jatetxean elkartu ziren atzera ere bazkaltzeko. Arratsaldea, Zarautzen eman zuten. Pare bat orduz erdigunean eta malekoian ibili ostean itzuli ziren Elgetara.