Barikuan ospatuko ditugu Aratusteak Elgetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2009ko otsailaren 16a

Barikuan, hilaren 20an ospatuko dira Aratusteak Elgetan. Herri Eskolako umeek kalejira egingo dute herriko kaleetan barrena. Gaztetxean herri afaria eta kontzertuak egingo dituzte.


Eskolako umeek izango dira lehenak Aratusteak kalera ateratzen. Desfilea egingo dute bariku arratsaldean, baita emanaldi txiki bat ere plazan. Eguraldi txarrarekin ekitaldi hori Espaloian egingo dute.

Jokoak eta buruhandiak

Udalak antolatuta, 16:15ean hasita altxorraren bila egingo dute herriko plazan. Ondoren, Maala Guraso elkarteak txokolate-jana eskainiko du. Buruhandiak ere egongo dira. 19:00etatik aurrera, berriz, disko-festa egongo da Espaloian Ama Lur taldearen eskutik.

Herri afaria gaztetxean

Gaztetxeak, berriz, herri afaria antolatu du egun horretarako. Izena emateko epea zabalik dago hilaren 17ra arte Haizea tabernan. Menuan entsalada marokoar erara, kus-kusa oilaskoarekin, naranja kanelarekin, ogia, edaria, kafea, tea eta kopa. Prezioa 10 euro da. Gauean, gainera, kontzertua egongo da gaztetxean. Trapatoni Circus Band taldea egongo da besteak beste.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak