Barikuan, hilak 5, zabalduko dute atzera ere udal pilotalekua

Larraitz Zeberio Lekuona 2009ko eka. 4a, 16:27
Lau t'erdi barruko ETB Kantxa txapelketako partiduek inauguratuko dute margotu berria izan den udal pilotalekua. Aurretik, umeek pilotari profesionalekin jokoan aritzeko aukera izango dute.

Amaitu dituzte konponketa lanak udal pilotalekuan eta aste bukaerarako prest egongo da. Barikuan, lau t'erdiko ETB Kantxa txapelketako lehenengo partiduak jokatuko dira. Zapatuan, berriz, frontenis txapelketako finalak.

Hiru astez itxita

Maiatzaren 18az geroztik egon da itxita udal pilotalekua. Argiteria berritu dute, hormetan zeuden pintura kapa ezberdinak kendu dituzte, eta atzera margotu egin dute. "Udalak ez du konponketa lan horiek egiteko dirurik ipini. Zati bat Gipuzkoako Foru Aldundiak jarri du, eta bestea azken aldiz pilotalekua margotu zuen Antzibar enpresak".

Orain, pilotalekua estreinatzeko unea iritsi da eta barikuan, hilak 5, festa txiki bat antolatu dute bertan lau t'erdiko pilota txapelketakoek Udalaren laguntzarekin. Txapelketaren aurkezpena egiteko aurreko urteetan txapeldun izandako eta egun profesionalak diren pilotariak etorriko dira Elgetara. Herriko umeekin arituko dira pilotan 20:00etan hasita.

Partidu interesgarriak

Jarraian, 21:30ean, txapelketako lehenengo hiru norgehiagokak jokatuko dira. Aurrez aurre izango dira Ollo eta Rico, Mendizabal eta Linzoain, eta Renobales eta Garralda. Guztiak 23 urtez azpikoak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak