Barikuan, abenduak 4, zabaldu zuen 'Erdiko denda' Dayami Barok

Larraitz Zeberio Lekuona 2009ko abe. 6a, 13:14
08:00etan zabalduko du denda egunero, zapatuak eta domekak barne, eta Dayana Flores ilobaren laguntza izango du salmahaiaren atzean.

Barazkiak, txarkuteria, ogia, izoztutako jakiak, opiltxoak, kontserbak, garbitasunerako produktuak... saltzeko askotariko produktuekin zabaldu du negozioa Gudarien bidean Dayami Barok. Egunero zabalduko du denda. Asteko egunetan 08:00etatik 13:30era eta arratsaldez 16:30etik 20:00etara. Zapatu eta jai egunetan, berriz, goizeko ordutegian bakarrik.
     Kafeak ere ateratzen ditu dendan, eta enkarguz gozoak eta pastelak ere ekarriko ditu. Ez da salmahaiaren atzean bakarrik egongo. Dayana Flores ilobarekin batera artatuko ditu Elgetako bezeroak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak