Bertan parte hartzeko aurretik izena eman beharra dago eta ludotekan dauden umeendako doan izango da. Gainerakoek sei euro ordaindu beharko dituzte. Ludotekako hezitzaile Mireia Berriozabalek hartuko du ikastaroaren gidaritza bere gain. Izena emateko epea zabalik dago ludotekan bertan.