Bangladesheko umeek bizi duten lan-esplotazioa salatzen duen erakusketa Espaloian

Larraitz Zeberio Lekuona 2009ko aza. 19a, 14:31
Bideberri mankomunitateak diruz laguntzen duen ume langileendako eskola dago Bangladeshen, Intervida GKEak bultzatzen duena. Ume horien errealitatea hurbiltzea da udalak antolatu duen erakusketaren helburua.

Gaur egun hiru milioi haur baino gehiago lan-esplotazioaren biktima dira Bangladeshen.  Elgetako udalak, Bideberri mankomunitateak, eta  Intervida GKEak haurren lanaren mundua barrutik ezagutzera eman gura dute Espaloian ipini duten argazki erakusketarekin.

Umeendako bost eskola

"Dakha hiriburuko fabriketan lan egiten duten haurren aurpegiak ikus daitezke erakusketan", adierazi du Intervidako ordezkari Vanessa Camarerok. "Bost eskola ditugu bertan zabalik, eta 520 ume hartzen ditug, tartean Bideberri mankomunitateak emandako laguntzari esker."
     Jose Alonso argazkilariak duela bi urte Dakhan egindakoak 24 argazki zintzilikatu dituzte Espaloian. "Umeak lanean eta eskolan ikusiko dituzue", esan du Camarerok. "Eskolan lotan ere ikusiko dituzue, izan ere atsedena umeen eskubide bat ere bada".
Elgeta bere baitan hartzen duen Bideberri mankomunitateak bost proiektu diruz lagundu ditu aurten, tartean Intervida erakundearen eskolak 2.683,95 eurorekin aurten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak