Baltxongua bihar, zapatua, itxiko dute, 40 urteren ostean

Larraitz Zeberio Lekuona 2008ko ots. 29a, 13:02
“Ez naiz negar egitekoa, baina bihar agian malkoren bat edo beste botako dut”, aitortu du, hunkituta, erretiroa hartzen duen Maria Asun Agirrek

Maria Asun Agirrek eta haren ahizpa Maribelek bihar, zapatua, zabalduko dute denda azken aldiz. 1968ko maiatzean zabaldu zuten komertzioa Baltxongokuek. Harrezkero, 40 urte igaro dira eta asko aldatu dira gauzak bai dendan, bai Elgetan: “Lehenengo denda txikia zen oso”, gogoratzen du Maria Asunek. “ Denetarik saltzen genuen: aspirinak, espartinak, ontziak, papera... Azukrea, kafea eta antzerakoak zaku handietan etortzen ziren eta soltean saltzen genituen. Figurak ere saltzen genituen. Garai hartan kanpotar asko etorri ziren Elgetara bizi izatera, eta etxeak apaintzeko erosten zituzten”.
    Pena handiarekin ixten duela aitortu digu Maria Asunek. “Garai onak eta txarrak izan ditugu dendan, baina oroitzapen oso onak ditut. Tertulia ederrak egin ditugu hemen! Familia giroa izan dugu beti”.

Errentan emateko aukera
Salbador kaleko urbanizazio lanak tarteko erabaki dute Baltxongua ixtea. “Errentan eman gura dugu eta egin digute kuku bat, baina nahiago dut lanak amaitu arte itxaron”. Herrian, bitartean, janari denda bakarra izango dugu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak