Odol emaileen beharra
Xabi Urzelai Gipuzkoako odol emaileen presidenteak azpimarratu du, ezinbestekoa dela odol emaileen kopuruak gora egitea: “Gaur egun 17.500 odol emaile gaude Gipuzkoan eta hemendik hiru urtera beharrezkoa izango da gutxienez, 20.000 odol emaile egotea. Horrek esan nahi du, Gipuzkoako 100 biztanletatik hiru odol emaileak izan beharko garela”.
Bereziki nabarmendu du gazte jendea behar dutela odola emateko eta horretarako, dagoeneko kanpaina batzuk martxan jarri dituztela.
Urzelai presidenteak gaineratu du, laster odola emateko legeetan aldaketa batzuk egongo direla eta nekezagoa izango dela odola ematea, izan ere, odol emaileek baldintza gehiago hartu beharko dituzte kontuan odola eman aurretik. Beraz, odola emateko zailtasun gehiago jarriko direnez, odol emaile gehiagoren beharrean daudela gogorarazi du.