Zirkuituetan hobekuntzak
Gainera, zeuden elektrizitate zirkuituetan ere hobekuntzak egin dituzte. Elgetan bi zirkuitu nagusi daude.
- 30 kilovoltekoa, enpresa handiek erabiltzen dutena.
- 13 kilovoltekoa, herriguneko etxebizitzei zuzendutakoa.
Azken horietan izaten ziren gehienbat matxurak; azpiegiturak zahartuta baitzeuden.
Azkar konpondu
Iberdrolak egindako lanekin ez dira ekaitzek eta elurteek sortutako matxura guztiak ekidingo. Hala ere, horrelako kasuetan, argindarraren sarea lehen baino askoz azkarrago jarriko dutela berriz martxan ziurtatu dute.