Azoka Nagusiko egitarau eta agurra prest

Jon Berezibar 2009ko eka. 24a, 14:06
Uztailaren 2an, eguenean hasiko dira jaiak eta dagoeneko egitaraua prest dago. jarraian duzue Elgetako jai-batzordeak zabaldu gura duen agurra. Batzordeak jai "koloretsu eta alaiak" izateko ahalegina egin dutela dio, "kalean bizitzekoak".

Agurra

Gaiñian dittugu Ferixa Nagusiko jaixak. Biharreko, eskolako eta gaiñontzeko ardurak egun batzutan albora laga eta kalian gora kalian behera ibilitzeko egunak eta gabak. Jai egitaraua egiterakuan ahalegindu da batzordia herrittar guztiak kontuan hartzen. Asmua izan da danon gustua beteko daben programia osatzia.

Kalian bizitzeko jaixak antolatzeko ahalegiña egin dogu, koloretsuak eta alaixak izateko ahalegiña. Eskuetan dakazuen programiari heldu eta danon eskuetan dago jaixei bizittasuna emotia. Etara ba mozorruak, amonatxo jantzixak, kanturako eta dantzarako daukazuen gogua eta egin jai!

Iazkuari eutsita, zapatuan egingo dogu herri eguna. Herri egunian etara amonatxo eta aitonatxo jantzixak eta segi paellia jatera. Adarzaliek plaza bueltan izango dabe balentriak erakusteko aukeria. Umiek urteroko puzgarri eta jolasez gain bits jaixan parte hartzeko aukera euko dabe. Jaixei amaieria Kabaretakin emongo dotsagu.

Programa hemen daukazue, eta hemendik aurrerakua norberan esku gelditzen da: bai antolatutako ekitaldietan parte hartu eta disfrutatzia, eta baitta jaixa norberan kabuz egittia be. Edozein modutan, festa girua eta goguak irabazi deixela.

Eskerrak emotia gura giñuke hau programiau aurrera etaratzeko laguntza emon dozuen danoi. Asko izango zarie jaixetan zuen tarte bat beste danoi emoteko prest agertu zarienak. Eskerrik asko!

Ezin ahaztu Ferixa Nagusixan gure artian egongo ez zarien elgetarrokin. Nahi giñuke gurre besarkadarik beruena emon etortzia gura eta ezin etorrixa dakazuenoi.

Izan daittezela jaixok giro onian ospatutakuak. Alkar ikusiko dogu jai-giruan. Gozatu, ez pasatu eta parte hartu!


Elgetako Jai batzordia

 

 

Egitaraua

Uztailak 2, eguena: MOZORRO GAUA

17:00        Umientzako jokoak (Artikoa)

19:30        Mozorro jaitsieria Salbadorretik Ustekabe txarangarekin. Plazara             iritsitakoan alkate txikixari emango jako agintia eta brindisa egingo da         jaixei   hasieria emoteko. Ondoren buruhaundixak.

22:00        Mozorro afaria plazan.

23:00        Erromerixia: Kupela taldearekin

00:00        Larrain dantza urteroko ohittura onari jarraittuz. Ondoren erromerixiak         jarraittuko dau.

 

Uztailak 3, barikua: GAZTE ETA ERRETIRATUEN EGUNA.

 

11:00        Umientzako puzgarrixak salbador kalian.

11:15        Intxorta elkartearen aurrean salda banatuko da.

11:45        Krabelinak jartzea jubilatuei.

12:00        Meza Nagusixa, iazko jaixetatik hil diren jubilatuen alde.

13:00        Herri kirolak: Harrijasotze saioa Goenatxo eta Goikoetxe.

14:00        Jubilatuentzako bazkarixa Espaloian. Bazkalostian dantzarako aukeria         egongo da Peli Arantzabal soinu jolearekin.

14:00        Umeentzak bazkarixa.

16:00        Puzgarrixak umientzako.

18:30        Buruhandixak.

19:00        Zezenak.

20:00        Trikibertso poteoa.

20:15        Bits festa plazan.

22:00        4 1/2 ko buruz buruko pilota txapelketako finalak.

22:30        Erromerixia: Zurrust taldearekin.

00:00        Suzko zezena plazan. Ondoren erromerixiak jarraittuko dau.

 

00:00        Kontzertuak Gaztetxe ondoko lautadan: Trapatoni Circus Band,             Skakeitak eta Skasti.

07:00        Txokolatadia Gaztetxian.

 

Uztailak 4, zapatua: HERRI EGUNA

 

11:30        Kuadrilen hamaiketakoa: Ozkarbi elkartean.

11:45        Buruhanduxien etorrera salbadorretik Ustekabe txarangak lagunduta.

12:30        Asto karreria, Elgetako IX. Sarixa.

13:00        Kalejira Ustekabe txaranga eta buruhaundixekin.

14:30        Bazkari herrikoia: paella erraldoia eta sahieski errea.

16:00        Kantuak eta dantzak Jainaga eta Narbaizarekin

19:00        Zezenak. Ustekabe txarangak alaituta.

22:30        Erromerixia, Imuntzo eta Belokikin.

23:30        Bolo txapelketa.

00:00        Susko zezena.

00:00        Kontzertuak Gaztetxe ondoko lautadan: Señor No, Hell Beer Boy seta         Doubling Boys.

 

 

Uztailak 5, domekia: FERIXA NAGUSIXA.

 

09:00        Ferixa Nagusixa zabalduko da: ganadu erakusketia, makinarixia eta         burdindegi azoka.

 

 - Erakusketia eta salmentia: lorak, barazkixak, gaztaiak, fruta, txakoliña,     eztixa, landarak...

-  Eskulangintza.

- Herriko abereak.

- Idiak.

- Artisauak.

 

12:00        Elgetako trikitilarixak alaittuko dittue kaliak goizean zihar.

12:00        Idi probak

18:00        Umeentzako play-back lehiaketa

19:30        Kabareta. Femme Fatale konpainiaren eskutik.

21:00        Txitxiburduntzia

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak