Azken egunak udal kirol zerbitzuetan izena emateko

Larraitz Zeberio Lekuona 2008ko ira. 23a, 17:06
Barikura arte, hilaren 26ra arte, dago zabalik udal kirol zerbitzuetan izena emateko aukera. Udalak zortzi zerbitzu ipini gura ditu martxan. Taldeak osatzeko gutxienez bederatzi pertsona behar dira.

Elgetako Udalak zortzi zerbitzu ipini nahi ditu martxan 2008-2009 ikasturtean. Izena emateko epea barikuan, hilaren 26an, amaituko da. Interesatuek udaletxera jo behar dute.

* Erretiratuendako kirol saioak: 60 urtetik gorakoendako martitzenetan eta eguenetan 16:00etatik 17:00etara. Prezioa: zazpi euro hileko. Hasiera: urriak 2.
 
* Mantentze gimnasia: 16-60 urte bitartekoendako martitzenetan eta eguenetan 19:00etatik 20:00etara. Prezioa: 15 euro hileko. Hasiera: urriak 2.

* Haurrendako psikomotrizitatea: 2-9 urte bitartekoendako, taldeak adinaren arabera egingo direlarik. Astelehenetan 16:00etatik 19:00etara bi ordutegi ezberdinetan. Prezioa: 20 euro hileko. Hasiera: urriak 6.

* Oinarrizko soin hezkuntza: 6-8 urte bitartekoendako eguaztenetan 17:00etatik 18:00etara. Prezioa 35 euro hileko. Hasiera: urriak 2.

* Yoga: 16 urtetik gorakoendako astelehenetan eta eguaztenetan 19:00etatik 20:30era. Prezioa: 30 euro hileko. Hasiera: urriak 1.

* Tai-chi: 16 urtetik gorakoendako astelehenetan eta eguaztenetan 20:00etatik 21:15era. Prezioa: 30 euro hileko. Hasiera: urriak 1.

* Helduendako batuka: 16 urtetik gorakoendako martitzenetan eta eguenetan 20:00etatik 21:00etara. Prezioa: 25 euro hileko. Hasiera: urriak 2.

* Gazteendako zerbitzu konbinatua (kirola, aerobik, batuka...): 10-16 urte bitartekoendako martitzenetan eta eguenetan 18:00etatik 19:00etara. Prezioa: 25 euro hileko. Hasiera: urriak 2.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak