Azken bi elurteetan Udalak 23.000 kilo gatz erabili ditu

Larraitz Zeberio Lekuona 2010ko urt. 13a, 14:21
Gatz erreserba agortu egin da, eta egunotan beste 6.000 kilo eskatu dituzte biltegian edukitzeko.

Elurtearen ostean izotzak eman ditu asteon zenbait arazo. Saihesbidea, herritik Asentziorako zatian, arriskutsu egon da, eta puntu horretan gertatu da ezbehar bat edo beste.
     Hasiera baten aste honetarako ere iragarpenek elurra ematen bazuten ere, azkenean tenperatu epeldu eta elur kota igo egin da. "Ez dugu momentuz elurrik espero", esan du udaletxean Euskalmeten oharrak jasotzen dituen Juan Ramon Irazabalek. "Abisuek, behintzat, ez dute aste bukaerarako horrelakorik iragartzen".

6.000 kilo gatz eskatuta

Bi elurte izan ditugu denbora gutxian. Denbora horretan udaletxetik jakinarazi dute 23.000 kilo gatz erabili dituztela, eta agortu egin dela biltegian zegoen erreserba. "Beste 6.000 kilo eskatu ditugu", adierazi du Oxel Erostarbe alkateak. "Burgos aldetik ekarriko dute".

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak