Lanak amaituta, ibilgailuek ezingo dute aurrerantzean Asentzioko putzuraino sartu. Angiozarrerako bidegurutzean mugatu du sarrera Elgetako Udalak. Oxel Erostarbe alkateak esan du soilik auzotarrek eta lur-jabeek izango dutela bide hori erabiltzeko baimena. Ipinitako katea zabaltzeko giltza udaletxean jaso dezaketela esan du.