Auzoetan ere seinaleak ipintzeko eskatu dute baserritarren batzordetik

Larraitz Zeberio Lekuona 2008ko aza. 20a, 20:07
Gerra Zibilaren inguruko ibilbide historikoa eta kulturala berreskuratzeko eta Asentzioko aisi gunerako hesiak eskatu dituzte, gainera.

 

Baserritarren batzordeak 2009an hiru proiektu diruz laguntzeko eskatu dio Mendi Nekazaritzari.
Lehenengoa, 109.040 euroko aurrekontuarekin, Intxortaren magalean Gerra Zibilaren inguruko ibilbide historikoa eta kulturala egitea eta eremu horretako landa ingurunea berreskuratzea. Bigarrena, 23.200 euroko aurrekontuarekin, auzoetako bidegurutzetan panelak eta baserrietan seinaleak jartzea. Azkenik, 19.149 euroko aurrekontuarekin, Asentzioko aisi gunearen inguruan bionda ipintzea. Mendi Nekazaritzak, orain, eskaerak aztertuko ditu eta jakinaraziko du zein proiektu diruz laguntzen duen.

2008ko proiektuak

2008an Mendi Nekazaritzak hiru proiektu diruz laguntzeko konpromisoa hartu zuen Elgetako Udalarekin. Bakarra dago eginda; Barrenengua baserrirako bidea asfaltatzea, hain zuzen ere.
Ipintzeko daude oraindik bazter-babesak Arraoz baserrirako bidean. Lan hori egin behar zuenak aurrekontua handitu egin nahi du eta udal aparejadorea gaia bideratzeko ahaleginetan dabilela jakinarazi zuten baserritarrek egindako azken batzordean.
     Azurtza auzoko ur-hornidura zen iaz aurreikusitako proiektuen artean garrantzitsuena eta garestiena. Ez da aurten egingo. Udal aparejadorea lur-sailen jabeekin harremanetan dago ur deposituarendako lekurik egokiena lortzeko.
Batzordean esan zuten baina proiektua atzeratu izanak ez duela diru laguntzaren galera ekarriko, izan ere, lortu da Mendi Nekazaritzatik diru laguntza hori datorren urtera arte atzeratzea.

Eguarbitzako garbiketa

Zazpi lagun elkartu ziren baserritarren batzordeak egindako azken deiari erantzunez Eguarbitzako  basoa auzolanean garbitzera. Lagun gutxi direla uste dute batzordean eta hurrengo urtean neurriak hartu beharko direla.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak