Auto bat erre da Berraondokuako garajeetan

Usoa Agirre 2009ko urriaren 6a

17:10 inguruan izan da gertaera. Ertzaintzak adierazi digunez Berraondokua industrialdeko garaje kolektiboetan Fiat Panda markako auto bat arrankatu eta ateratzen ari zen autoaren jabea. Autoak eztanda egin du garaje barruan eta autoak berak eta sabaiak su hartu dute. Gidaria, baina, autotik irten ahal izan da denboraz eta ez da zauriturik izan. Suhiltzaileak gerturatu dira bertara eta itzali dute sua. Ikertzen ari dira orain ea sabaiak zenbaterainoko kaltea izan duen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak