Aurten ere herriko umeek aukeratuko dute Gabonetako haur parkea

Larraitz Zeberio Lekuona 2008ko abe. 5a, 13:04
Hezkuntza zinegotzi Rebeka Uberak bisita egingo die eskolara eta aurrekontuarekin bat datorren parkea aukeratuko dute.

Aurreko urtean, lehenengo aldiz, umeek aukeratu zituzten Gabonetako haur parkean nahi zituzten jolasak. "Esperientzia oso ona izan zen", azaldu du Hezkuntza zinegotzi Rebeka Uberak. "Parte hartzea handia izan zen eta adin ezberdinetako gazteak etorri ziren gainera, ez soilik txikitxoak. Balorazio positiboa egin genuen eta aurten ere formula berdina erabiltzea erabaki dugu".
     Uberak bisita egingo die gazteei herri eskolara eta aurrekontu bat aurkeztuko die. Horren arabera Gabonetako parkean nahi dituzten jolasak aukeratuko dituzte denek batera. "Gabonetako parkea, aurten, abenduaren 29an eta 30ean egingo dugu", jakinarazi du Uberak. Lehenengo egunean Debagoienako Mankomunitateak ekarritako ekintzak eta tailerrak egongo dira. Biharamunean, haurrek aukeratutako jolasak ipiniko ditugu goizez eta arratsaldez udal pilotalekuan".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak