Atzoko krosean 31 haur eta gazte elkartu ziren

Larraitz Zeberio Lekuona 2010ko api. 19a, 13:23
Kros handietan bezala, denetarik egon zen atzo Elgetako umeen krosean; beroketa ariketak, urduritasuna, erorketak, zaletuen txaloak eta animuak... goizeko 11:00etan egin zuten hitzordua kiroldegi inguruan eta lehen lasterketa handik gutxira hasi zen.

Guztira, bost lasterketa egin ziren eta adinka banatuta bi eta hamaika urte bitarteko 31 haur eta gaztek parte hartu zuten. Guraso taldea ere batu zen kros txapelketa ikustera, baina ez zen inor lasterka egitera animatu. Aurtengoan ere, beraz, ez da helduen kros txapelketarik egin.

Balorazio positiboa

Kirol zinegotzi Rebeka Uberak balorazio positiboa egin zuen proba amaitutakoan. "Urtero egiten dugun kirol jarduera da eta urtetik urtera gero eta jende gehiagok hartzen du parte", adierazi zuen. "Aurten ere iaz baino jende gehiagok egin du lasterka". Gurasoen laguntzarekin antolatzaile lanetan aritu zen Ubera Gipuzkoako Foru Aldundiko kirol zuzendari Iñaki Ugartebururekin batera.

Atzokoan ere parte hartzearen garrantzia erakutsi nahi izan zieten umeei eta amaitutakoan haur guztiek jaso zuten sari bana.

Irabazleak

Bost urte artekoak

  • Abdurahim Labaien

1. eta 2. mailakoak

  • Asier Zeziaga

3. eta 4. mailako neskak

  • Nikol Baro

3. eta 4. mailako mutilak

  • Egoitz Mañarikua

5. eta 6. mailako neskak

  • Jone Elkoro

5. eta 6. mailako mutilak

  • Mikel Canelo

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak