Athleticen lagunarteak kuotak ordaintzeko eskaera egin die bazkideei

Larraitz Zeberio Lekuona 2008ko apirilaren 3a

Urteko kuota 50 euro da eta 'Intxortako Lehoiek' Kutxan dute kontua.

Elgetakoa Athleticek Gipuzkoan duen 15. lagunartea da. Eratu dute elkartea eta kuotak kobratzen hasi dira. Kutxan zabaldu dute kontua Intxortako Lehoiak izenarekin.


50 euro urteko
Urteko kuota ere ipini dute. 50 euro da nagusiendako eta 25 euro adin txikikoendako.
Batutako diruarekin lagunarteak 200 euro ordainduko dizkio Lagunarteen Elkarteari. Gainera, urte osorako bi abonu erosiko ditu bazkideen artean erabiltzeko. 40tik gora lagunek eman dute izena. Orain, Kutxatik pasatzea gelditzen zaie.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak