Athletic-en lagunarteak kuota berriak onartu ditu

Larraitz Zeberio Lekuona 2010eko otsailaren 10a

Ordainketak helbideratzea eta bazkide txartelak ateratzea ere erabaki dute.

Azaroan bi urte bete ditu Intxortako lehoiak taldeak, Elgetako Athletic-en lagunarteak. Egun, 23 bazkide dira eta aurreko astean egin zuten batzar orokorra. Kuota berriak onartu zituzten bertan. Urteko kuota 50 euro da orain, 25 euro 18 urtetik beherakoendako.
     Bazkide txartelak egitea eta ordainketak helbideratzea erabaki dute aurten Felix Irizar presidentearen esanetan. Horregatik, interesatuek nortasun agiriaren zenbakia, kontu korrontea, eta argazkia eman behar dituzte. Argibide gehiago lagunartearen egoitza den Bolatokian emango dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak