Athletic-en kirol lagunartea sortzeko deia egin dute

Larraitz Zeberio Lekuona 2007ko aza. 19a, 21:42
Bultzatzaileek batzar irekia deitu dute domekarako Bolatokian, 19:00etan. Lagunartearen presidentea, presidenteordea, idazkaria, diruzaina eta bokalak aukeratuko dituzte.

Talde txurigorriak lagunartea izango du aurrerantzean Elgetan. Domekan, hilaren 25ean, egingo dute lehenengo batzarra. Bolatokia izango da taldearen egoitza eta bertan egingo dute lehenengo batzarra. Bertan, 19:00etatik, karguak aukeratuko dituzte. Presidentea, presidente ordea, idazkaria, diruzaina eta bokalak. Karguak izendatzea ezinbestekoa da taldea sortu eta erregistratzeko.

Sorrera taldean, 25 lagun
Badira bizpahiru hilabete lagunartea osatzeko asmoa sortu zela. Bultzatzaileen esanetan, dagoeneko, 25 lagunen izenemateak lortu dituzte. "Bolatokia izango da gure egoitza", adierazi dute. "Adostuta daukagu tabernako arduradunekin". "Gure asmoa da San Mamesera irteerak antolatzea eta urtean behin edo taldeak kanpoan jokatuko duen partiduren bat ikustera joatea. Sarrerak ere zozketatuko ditugu bazkideen artean".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak