Udalak abiarazi ditu Estatu Fondoko diruarekin egitekoak diren lanak. Zapateroren diruarekin, besteak beste, herriko hainbat gunetan barandak ipintzea edo berritzea aurreikusten zen. Bada, Amaral de Sousa enpresako beharginek asteon hasi dituzte Espaloirako bidean barandak ipintzeko lanak. Adierazi dutenez, gauzak ondo bidean datorren astean lanokin amaitzea aurreikusten dute.