Asteon agertu da Azula inguruan galduta zeuden ahuntzen jabea

Larraitz Zeberio Lekuona 2007ko ira. 26a, 22:51
Jabeak, bergarar bat, animaliak eraman ditu baina kalteak eragin dituzte.

Sei hilabetez izan ditu etxe ondoan Goimendi auzoko Enrike Astolak. "Zazpi ziren hasieran, sei azken asteotan", azaldu dio GOIENKARIAri. "Hiru ahuntza eta hiru aker".
Kalteak eragiten zituztela-eta Udalak ohar bat kaleratu zuen hamabost egunean animaliok inork jasotzen ez bazituen Diputazioaren esku utziko zuela kontua. Eta agertu da jabea, bergarar bat.


Kalteen ordaina
Orain eragindako kalteak nola konpondu eztabaidatu beharko dute alde biek eta akordio batetara iritsi. "Baratzean eragin dituzte kalte batzuk ahuntzok, baino etxe inguruko hormetan gehiago", esan du Astolak. "Petriletara igo izan dira eta hondatu egin dituzte. Harriak lurrean daude".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak