Astelehenetik martitzenerako gauean lapurreta egin dute gaztetxean

Larraitz Zeberio Lekuona 2009ko otsailaren 11

Telebista, DVDa eta ordenadorearen kanpo-memoria eraman dituzte.

Hilabeteko epean bi aldiz sartu dira lapurrak Elgetako gaztetxean. Urtarrilaren 15ean sartu ziren lehenengo aldiz, udaletxera bisita egin zuten egun berean.
     Atea indarrez zabaldu zuten orduan eta ateak goian dituen bi leiho apurtu zituzten. Oraingo honetan ez dute gaztetxean sartzeko ezer apurtu, baina leiho horiek ez ziren konpondu eta gaztetxean uste dute, agian, hori izan dela lapurrek sartzeko erabili duten bidea. Telebista, DVDa, ordenadorearen kanpo-memori, edariak eta janaria eraman dituzte asteon egindako bisitan. Gaztetxekoek barikuan egingo dute batzarra galera horien aurrean zein neurri hartu aztertzeko. Iaz zozketa antolatu zuten 2008ko udaberrian jasandako lapurretak sortutako galerei aurre egiteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak