Astelehenetik aurrera eman ahalko da izena udalekuetan

Arantzazu Ezkibel Galdos 2010ko api. 23a, 11:37
Apirilaren 26an, astelehena, zabalduko dute udalekuetan izena emateko epea; hala, maiatzaren 26ra arte egongo da zabalik izenematea. 2-12 urte bitarteko haurrei zuzendutako aisialdi eskaintza da.

Kuota

Izena eman gura duenak udaletxera jo beharko du. Ume bakarragatik ordaindu beharko da: lau aste, 90 euro; bi aste, 70 euro; eta, aste bakarra, 45 euro. Bi ume izanez gero, umeko: lau aste, 70 euro; bi aste, 60 euro; eta, aste bakarra, 35 euro. Azkenik, hiru ume edo gehiago izanez gero, umeko: lau aste, 60 euro; bi aste, 50 euro; eta, aste bakarra, 30 euro.

Udalekuak, uztailean

Herriko jaien ostean, uztailaren 5etik 30era garatuko da udako kanpaina. Ordutegia izango da: 9:00etatik 13:00etara. Hala ere, Udalean adierazi dute  umeei harrera pertsonalizatua egin eta bakoitzaren erritmoa errespetatzeko 9:00etatik 10:00etara egingo dutela harrera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak