Elgetako praktikanteak adierazi duenez astelehenean hasiko da A gripearen aurkako txertoa ipintzen. "Txertoak ez dira dosi indibidualetan etortzen, eta komeni da egunean sei-zortzi lagun elkartzea. Astelehenerako eta martitzenerako txandak emanda dauzka".
Txanda hartzea komeni
Txerto hori hartzeko interesa dutenek txanda hartu behar dute aurretik praktikanteak bere kalkuluak egiteko. Osasun etxera deitu eta bertatik pasatzea da egokiena.