Asteon dago iragarrita Kataiako arkua ixtea

Larraitz Zeberio Lekuona 2008ko urt. 25a, 15:16
Asteon hasiko gara Salbador kaleko lanen eragina nabaritzen. Ur hornidura ziurtatzeko lanak egin behar dituzte eta Kataideko arkupean egingo dituzte lehenengo obrak, printzipioz bizpahiru egun iraungo dutenak.

Duela bi aste hasi ziren Salbador kaleko obrak egiteko prestaketa lanekin Aretxabaletako Amaral de Sousa enpresako beharginak. Udaletxeko Edorta Silvak aurreratu duenez hurrengo astean hasiko gara urbanizazio lan horien eragina sumatzen. "Lehenengo lanak arkupean egingo dituzte. Ur hoditeria berriztatua dago frontoi pareraino eta lotura egin behar da", azaldu du. "Bidea itxita egongo da puntu horretan eta Salbador kalera bideratuko dugu zirkulazioa". Egoera hori bizpahiru egunez emango dela uste du Silvak. "Gehienez bost bat egun".

Lehenengo, Lasaora arte

Salbador kaleari dagokionez, bi zatitan egingo dituzte lanak zirkulazioan ahalik eta arazo gutxien sortzeko. "Lehenengo fasean Elkoro botikatik Lasao kalera bitarteko zatia egongo da itxita", esan du Oxel Erostarbe alkateak. "Hoditeria askok egiten dute bat puntu horretan. Udaletxean ditugun planoak, gainera, ez dira fidagarriak eta asteotan egindako indusketetan gas hoditeria leku beretik pasatzen dela agertu da. Baliteke makinariarekin egin ohi den lana eskuz egin beharra izatea".
Lehenengo fasea noiz amaituko den esatea, beraz, oso zaila da. Bitarte horretan bidegurutze hori guztia itxita egongo da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak