Astelehenean hasiko da umeendako euskal dantzen ikastaroa

Larraitz Zeberio Lekuona 2009ko urr. 29a, 23:33

Patxi Montero irakaslea 16:45ean elkartuko da ikasleekin lehenengo saioa egiteko. Herri eskolako ganbaran izango da.

Aspaldi desegin zen Ozkarbi elkarteko dantza taldea. Ordutik ez da talderik herrian, baina Elgetako umeek Euskal Herriko dantzak ikasteko aukera izango dute Maala guraso elkartearen eta Udalaren eskutik. Astelehenean hasiko dituzte saioak izena eman dute 6-12 urte bitarteko neska-mutikoek.

Irakaslea, Patxi Montero

Eskolaz kanpoko jarduera moduan antolatu dute ekimena, eta saioak astelehenetan 16:45etik 17:45era egingo dira eskolako ganbaran. Herrian aurretik ikastaro bat baino gehiago emandako Patxi Monterok gidatuko ditu saiook.
     Taldean egiteko dantzak landuko dituzte ikastaro horretan, zirkuluan egitekoak, gehienbat. Ikastaroaren prezioa hilean 12-15 euro bitartekoa da, ikasle kopuruaren arabera finkatuko dena.

Askotariko dantzak

Patxi Monteroren asmoa da Euskal Herri osoko dantza errazak umeei erakustea. Proposamenen artean daude Iparraldeko zazpi jauziak, Zuberoako Branlea, Paganoseko Txulalai edo Baztango Xanpetrike. Arrasateko Errementari dantza edo Abaltzisketako Txantxoak ere zerrendan daude.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak