Ikusitakoak ikusita badirudi Elgetako umeak ez direla Maalako ur putzuekin aspertzen. Eguenean, hilak 16, ipini zituzten aurten lehenengo aldiz, eta hasiera baten bi egunez bakarrik mantentzea aurreikusten bazen ere jakin dugu astelehenean ere zabalik egongo direla. Eguraldiak laguntzen badu udalekuko umeak joango dira goizez eta arratsaldez herritar guztiendako egongo dira zabalik. Ordutegia honakoa izango da: 15:30 - 19:00.