Asteburuan jokatuko dira Gabonetako pilota txapelketako lehenengo partiduak

Barikuan eta domekan, urriaren 16an eta 18an, jokatuko dira Gabonetako 4 t'erdiko pilota txapelketako lehenengo norgehiagokak.

Aurreikusitako egutegia betetzen bada hemendik eta azaroaren 29ra bitartean 47 partidua jokatuko dituzte lehiaketan izena eman duten herriko 20 bikoteek. Hemen aste bukaerako norgehiagokak.

Barikua, hilak 16, 20:30ean hasita

1. Pello Larrea - Jesus Belamendia / Luisan Alkorta - Gorka Bolinaga
2. Jabier Bolinaga - Iñaki Izagirre / Alex Arantzabal - Koldo Goenaga
3. Julio Calleja - Mikel Arkarazo / Joseba Arbulu - Mikel Elkoro

Domekan, hilak 18, 10:30ean hasita

1. Asier Osoro - Sergio Bouzas / Samuel Gorrotxategi - Luis Atorrasagasti
2. Angel Ibarluzea - Alberto Telleria / Asier Morales - Fernando Zenitagoia
3. Iban Retolaza - Jabier Larrañaga / Satur Ramos - Gaizka Etxeberria
4. David Peñalver - Txomin de Vega / Jon Irazabal - Mikel Ormaetxea

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.