Bariku gauean, esaterako, boleta txapelketa egingo dute bolatokian. Zapatuan, berriz, motor erakusketa egongo da Espaloian, eta Los Cretinos eta Snobs taldeek joko dute gaztetxean. Aurten, gainera, erakusketako motor onenaren saria publikoak emango du boto bidez.
Egitarau zabala gertatu dute aurten ere antolatzaileek. Informazio guztia Interneten ipini dute ikusgai: motorjaixa.blogspot.com helbidean, hain zuzen ere.