Aste bukaeran hasiko dituzte gaztetxearen 12. urteurrena ospatzeko ekitaldiak

Larraitz Zeberio Lekuona 2008ko ots. 26a, 18:41
Barikuan, hilak 29, helduendako ipuin kontalari saio egingo dute gaztetxean eta zapatua sukaldaritza tailerra.

Martxoaren 15ean egingo dute aurten urteurreneko bazkaria gaztetxekoek. Aurretik, baina, hainbat ekintza antolatu dituzte. Lehenengo biak, aste bukaera honetan egingo dituzte. Helduendako ipuin kontalari saioa egingo dute barikuan, hilak 29, 22:00etan. Zapatuan, berriz, sukaldaritza tailerra egingo dute 11:00etan hasita.
    Antolatutako gainerako ekintzei dagokienez, martxoaren 7an drogen munduari buruzko tertulia antolatu dute 22:30ean. Martxoaren 8an, Umeen Eguna egingo dute. Haurrendako jokoak eta tailerrak antolatuko dituzte gaztetxean goiz eta arratsaldez.
    Urteroko bazkaria, martxoaren 15ean egingo dute aurten gaztetxekoek. Trikibertso poteoa, bazkaria, jokoak, bertsolari saioak eta kontzertua egingo dituzte, besteak beste.


Sagardotegira, apirilean
Sagardotegirako irteeran, aurten, apirilaren 19an egingo dute. 11:00etan irtengo dira Hernanirantz Elgetatik eta gauerdirako itzultzea dago aurreikusita. Sagardotegian bazkaldu eta Hernanin poteatzea da asmoa. Laster zabalduko dituzte izenemateak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak