Aste bukaeran emakumezkoen txapelketako hiru norgehiagoka jokatuko dira

Larraitz Zeberio Lekuona 2009ko apirilaren 3a

Aste bukaeran atseden hartuko dute Elgetako I. frontenis txapelketan lehian diharduten bikote gehienek. Emakumezkoen txapelketako hiru norgehiagoka jokatuko dira, guztiak ere domeka goizean.

Emkumezkoen txapelketan lau jardunaldi jokatu dituzte eta, hortaz, bi gelditzen zaizkie.  Gauzak estu daude finalerdietarako txartelak eskuratzeko. Lehenengo lau bikote sailkatuek eskuratuko dituzte txartel horiek.

Norgehiagokak

1. Nagore Morales-Janire Lazkano/Miren Argi Zeziaga-Idoia Lasa   
2. Amaia Iribar-Alizia Gartzia/Nagore Ojanguren-Idoia Serna   
3. Idoia Elkoro-Garbiñe Sarasketa/Mireia Berriozabal-Rebeka Ubera

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak