Aspaldiko partez, gaur, zirko ikuskizuna Elgetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2010ko eka. 9a, 17:07
Berraondokoan ipini dute zirkoa. Sarrerak salgai daude; 5 euro umeek eta 10 nagusiek. Bi urtetik beherako umeek ez dute ordaindu behar.

Zoramena zen atzo arratsaldean nagusi umeen artean. Gaurko zirko emanaldia iragartzen duten kartelak herriko txoko guztietan zeuden eta horrelako ikuskizunak ez dira egunero izaten herrian. "Urte mordoa da Elgetara ez dela zirkorik etortzen", zioten plazan nagusiek. "Lehen bai, titiriteroak etortzen ziren, baina aspaldi honetan ez".

Ordu eta erdiko ikuskizuna

19:00etan emango diote hasiera ikuskizunari Berraondokoan ipini duten karpa azpian. 30 animalia exotiko inguru ekarri dituztela esan digute taldeko kideek. "Behiak, lamak, sugeak, zaldiak... Pailazoak ere baditugu, magia ikuskizunak egongo dira, abilezia askotariko artistak... gauza asko ekarri ditugu Elgetara". Karpan 150-200 bat lagun sartzen direla esan digute. Lehenengo sarrerak saltzen hasi dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak