Uztailean banatu zizkieten, hain justu ere, 200 bat mando Salbador eta Lasao kaleetako bizilagunei, izan ere, uztailaren 13ko osoko bilkuran onartu zuen Udalbatzak oinezkoen kaleetarako arautegi berria. Ekimen honen helburua da Elgetako hainbat kale oinezkoendako jartzea, herri barruan autoen zirkulazioa murriztuz. Oinezkoen lasaitasuna eta bizi kalitatea ere hobetu nahi dute.
Oraindik jende gutxi dabil herrian, horregatik, datozen hilabeteotan ere ikusi beharko da martxan jarritako pibota harrera onekoa den edo ez.