Asentzioko putzuan botatako produktuaren jarraipena egiten ari dira Diputaziotik

Larraitz Zeberio Lekuona 2009ko abu. 31a, 16:43
Putzuan ur gutxi dago, eta apar gorri batek itxura txarra ematen dio. Karramarro gorriak akabatzeko Diputazioak botatako produktuaren eragina da apar hori. Jarraipena egiten ari direla jakin dugu.

"Argiaren eta eguazkiaren eraginarekin desagertu beharko luke apar horrek", adierazi du Gipuzkoako Foru Aldundiko basa animalien eta landareen zerbitzuburu Iñigo Mendiolak. Basozainak putzuaren egoera jarraitzen ari direla adierazi digu biologoak.

     Apar gorri batek estaltzen du putzuaren zati handi bat, eta itxura nahiko eskasa ematen dio horrek inguruari. Egia da, uneotan asko jaitsi dela putzuko ur maila baina aste bukaeran Asentziora igo den jendearen ahotan zebilen putzuaren itxura eskasa. Putzuan lau kartel ipini dituzte non karramarroen aurkako produktu batekin trataturiko urak direla ohartarazten den.

Karramarroen aurkako produktua

Karramarro gorria edo amerikarra akabatzeko tratamendu esperimental bat bota du Diputazioak Asentzion. Espezie inbaditzailea da eta asko kaltetzen ditu bertako espezieak. Ehundaka karramarro hilda agertu dira putzu bazterrean. Galdera orain da putzua noiz itzuliko den bere betiko egoerara. Diputaziotik ezin dute, momentuz, hori argitu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak