Domekan, hilak 16, egun berezia izango da Asentzion. Maala guraso elkarteak eta gaztetxeak egitarau polita prestatu dute okasiorako. Eguerdi partean, eta eguraldia lagun bada, txosna zabalduko dute Asentzion bertan. Pintxoak eta tragoak hartzeko aukera egongo da bertan.
12:00etan haur jolasak egingo dituzte, eta 14:00etatik aurrera herri bazkaria. Eguraldi txarrarekin ekintza hauek guztiak kiroldegiko gimnasiora eramango dituzte.