Asentzio Eguna ospatuko dute zubian, eguenean eta domekan

Larraitz Zeberio Lekuona 2008ko apirilaren 30a

Gaztetxeak antolatuta Intxortara mendi txangoa eta urteroko bazkaria egingo dituzte bihar, eguena. Urteroko meza, berriz, domekan esango du Leonardo Esnaolak 12:30ean.

Bihar, maiatzak 1, egingo ditu Elgetako gaztetxeak Asentzio Eguneko ospakizunak. Lehenengo mendi txangoa egingo dute Intxortara. 10:00etan abiatuko dira Herriko plazatik.
Mendi buelta egin ostean 11:30ean salda eta txorizoa banatuko dituzte Asentzion. Bazkaria ere antolatu dute. Pasta entsalada, oilaskoa, postrea eta kafea dituzte menuan. Bertsolariek eta herriko trikitilariek girotuko dute mahai ingurua. Aurten, eskolako umeek ez dute Asentzio Egunean dantzarik egingo. Zubia da eta Maala guraso elkartekoek ez du behar beste ume batu urteroko dantza saioa egiteko.

Meza domekan, 12:30ean

Leonardo Esnaolak esango du meza. Olatza baserrikoek izan dute ermitako giltzen ardura aurten. Zabale baserriko Patxi Basaurik hartuko ditu jarraian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak