Asentzio Eguna ospatuko dute zubian, eguenean eta domekan

Larraitz Zeberio Lekuona 2008ko api. 30a, 17:58
Maiatzaren 1ean, gaztetxeak antolatuta Intxortara mendi txangoa eta bazkaria egingo dituzte. Urteroko meza, aldiz, maiatzaren 4an esango du Angiozargo parroko Leonardo Esnaolak 12:30ean.

Bihar, maiatzak 1, egingo ditu Elgetako gaztetxeak Asentzio Eguneko ospakizunak. Lehenengo mendi txangoa egingo dute Intxortara. 10:00etan abiatuko dira Herriko plazatik. Mendi buelta egin ostean 11:30ean salda eta txorizoa banatuko dituzte Asentzion. Bazkaria ere antolatu dute. Pasta entsalada, oilaskoa, postrea eta kafea dituzte menuan. Bertsolariek eta herriko trikitilariek girotuko dute mahai ingurua. Aurten, eskolako umeek ez dute Asentzio Egunean dantzarik egingo. Zubia da eta Maala guraso elkartekoek ez du behar beste ume batu urteroko dantza saioa egiteko.

Meza domekan, 12:30ean

Leonardo Esnaolak esango du meza. Olatza baserrikoek izan dute ermitako giltzen ardura aurten. Zabale baserriko Patxi Basaurik hartuko ditu jarraian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak