Asentzio Eguna domekan ospatzeko guztia prest

Larraitz Zeberio Lekuona 2007ko mai. 18a, 16:08

Gaztetxekoek prestatutako egitaraua 11:00etan hasiko da karramarro harrapaketarekin eta baltsa lehiaketa 13:00etan egingo da.


Guztia prest dago domekan, hilak 20, Asentzio Eguna ospatzeko. Meza 12:30ean egingo da aurten. Leonardo Esnaolak, Angiozarko parrokoak emango du. Orain arte Santa Marinako parrokiaren kargura egon da Asentzioko ermita, baina iaz Angiozarko parrokoaren eskuetara pasa zen eta aurten lehenengoz honek esango du Asentzioko meza. Meza aurretik Elgetako umeek hiru dantza eskainiko dituzte.
Giltza aldaketa ere egiten da Asentzio egunarekin. Domekan Olatza baserriko familiak hartuko du ermitaren giltza eta bere ardura Jarikotxokoen eskutik.


Herri bazkaria, 14:00etan
Aurtengoan ere Gazte Asanbladakoek barra jarriko dute Asentzion eta trikitilari talde batek girotuko du Asentzio Eguna. Gure Bordakoek, berriz, salda eta pintxoak emango dituzte.
Gaztetxekoek prestatutako egitarauari 11:00etan emango diote hasiera. Karramarro lehiaketa antolatu dute gazteek Asentzioko putzuan. Norberak eraman beharko du harrapaketarako arrantza-aparailua. Baltsa lehiaketa ere antolatu dute gaztetxekoek. Esan digutenez, gutxienez bi baltsa izango dira lehiaketan.
Bazkaria 14:00etan egingo da. Aurtengo menua honakoa da: patatak errioxar erara, oilaskoa, postrea, kafea kopa eta purua. Prezioa zortzi euro da. Bertsolariak eta trikitilariak girotuko dute bazkalostea.
kontzertua gaur 22:30ean
Musikak ere izango du tartea Asentzio Egunean. Tuboskapi eta Stierkools talde ondarrutarrek egingo dute kontzertua gaur, barikua 22:30ean. Tuboskapi azken kontzertuak ematen ari da. Elgetakoa azken aurrekoa izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak